Ipuinen bitartez arimen gaua gertutik bizitzeko aukera egongo da Busturian
Datorren martitzenean, urriaren 24an, ipuin kontaketa egingo dute Busturiko liburutegian.
Gero eta gertuago dago gau beltza edo arimen gaua, eta Busturiko eta inguruetako umeek datorren martitzenean, urriaren 24an, edukiko dute ospakizunagaz hasteko aukera. Lagunartean beldurrak uxatu eta literaturagaz bat egin ahal izango dute Busturiko liburutegian, 18:00etan, Elssie Salvadoreren eskutik.
Euskal Herrian ere badaude hildakoen egunerako kontakizun eta tradizioak, esaterako, kalabazak hustu ostean kalabazari aurpegi bat egitea, eta barruan kandelak jarrita, bide izkinetan jartzea, “auzokideak izutzeko eta hildakoen arimei bidea erakusteko”. Horixe izango da hain zuzen ere 6 urtetik gorako umeek egin ahalko dutena: “Saio honetan kalabazak hustuko ditugu, aurpegia trapu zaharrez estaliko dugu eta ipuinen bidez elkar izutuko dugu”.