'Amek ez dute' liburua landuko dute Bermeoko Irakurleen Txokoan, etzi
Udal liburutegian batuko dira liburuaz hausnartzeko, 18:30ean hasi eta 20:00ak bitartean
Ikasturte honetako lehenengo hitzordua daukate Bermeoko Irakurleen Txokoko parte hartzaileek. Hilabete honetako hirugarren eguena izanik, etzi [urriak 19] batuko dira Katixa Agirreren Amek ez dute liburua lantzeko.
Ohi legez, udal liburutegian batuko dira liburuaz hausnartzeko, 18:30ean hasi eta 20:00ak bitartean. Ikasturte honetan, Amaia Zapiain izango da dinamizatzaile lanak egingo dituena.
Aurten, zortzi liburu irakurriko dituzte, eta etzikoa izango da lehenengoa. Euskal ekoizpenez gain, literatura unibertsala ere jorratuko dute, hori bai, denak euskaraz idatzitakoak izango dira, edo euskarara ekarrita