Adin txikiko bati egindako askatasunaren aurkako erasoa salatu du Bermeoko Udalak
Ustezko erasotzailea identifikatua izan dela jakitera eman dute.
Udal arduradunek azaldu dutenez, domeka goizaldean gertatu zen erasoa. Ustezko erasotzailea identifikatua izan dela jakitera eman dute. Zabaldutako adierazpen instituzional baten bidez, Bermeoko Udalak “gaitzespenik sutsuena” adierazi du.
Ekintza hauek “onartezinak” direla diote, eta Bermeon “ez dutela lekurik”. Gertutasuna eta elkartasuna adierazi gura diote biktimari zein bere ingurukoei, euren esku dagoen guztian laguntzeko prest daudela gaineratuta.
Udal ordezkariek azpimarratu dute pertsonen duintasuna, sexu askatasuna eta integritate fisikoa “eskubide urraezinak” direla: “Argi eta garbi adierazi gura dugu gure herrian ez dugula inongo erasorik onartuko”.