Bermeoko Udalaren Berdintasun Sailak abendura bitarteko eskaintza zabala prestatu du
Berdintasuna eta aniztasuna lantzeko asmoz antolatu dituzte hitzaldiak eta tailerrak. Era berean, II. Berdintasun Plana ebaluatzeko eta III. Berdintasun Plana diseinatzeko prozesua abiarazi dute.
Bermeoko Udaleko Berdintasun Sailak tailer eta hitzaldi ugari antolatu ditu abendura bitartean. Etorkizunean sortu gura duten Jabekuntza Eskolaren hastapenak direla aipatu du Berdintasun teknikari Nerea Iturregik.
Aurreratu du, 2024rako aurreikuspenen artean dagoela Jabekuntza Eskola sortzearena: “Abenduan hasiko gara horretan lanean eta forma ematen. Hau guzti hau Mugimendu Feministagaz landuko dugu, eta horiekin biltzen hasiko gara abenduan ere”.
Abendura bitartean antolatu dituzten hitzaldi eta tailerretan berdintasuna eta aniztasuna (LGTBI) landuko dituztela iragarri du. Lehenengo tailerra barikurako (urriak 20) antolatu dute: autodefentsa feminista. Gehienetarako aldez aurretik izena eman beharko da. Oraindik zehaztu barik badago ere, elikadura jokabidearen nahasmenduen inguruko tailer bat antolatzen ere badabiltza 14 eta 18 urte bitarteko neskentzako; ziurrenik abenduan izango dela zehaztu du.
Herritarren parte hartzea. Bermeoko Udalak II. Berdintasun Plana ebaluatzeko eta III. Berdintasun Plana diseinatzeko prozesua abiarazi du. Udalean ebaluazioagaz hasita daudela esan du Berdintasun teknikariak, politikariekin eta udal langileekin. Era berean, herritarrei zuzendutako galdetegi bat prestatu dute. QR kode bidez galdetegira sartu eta erantzun daiteke, sarean ere badago, eta udal eraikinetan fisikoki ere bete tzeko aukera badago. Herritarren iritzea jakitea «ezinbestekoa» dela aipatuta, herritar guztiak animatzen dituzte galdetegia betetzera.
ANTOLATUTA DAUDENAK:
- URRIA
- Autodefentsa feminista tailerra. Urriaren 20an (barikua), 17:30etik 20:30era, Gizarte eta Kultura Etxean. 16 urtetik gorako emakumeei zuzenduta. Emagin elkarteak eskainiko du. Izena eman: berdintasuna@bermeo.eus.
- AZAROA
- Zinemakumeak Gara. Azaroaren 9an (eguena), 19:00etatik 20:30era, Nestor Basterretxea aretoan, dohainik. Jarriko dituzten film laburrak: Irrits (Maider Oleaga), Hemen bizi da maitasuna (Enara Garcia, Ainhoa Olaso), Hondarrak (Marta Gomez, Paula Iglesias), La loca y el feminista (Sandra Gallego), Alegre y olé (Clara Santaolaya).
- Sexu eta genero aniztasuna hirietatik at (hitzaldi-tailerra). Azaroaren 17an (barikua), 18:00etatik 20:00etara, Gizarte eta Kultura Etxean. Hizlaria: Joseba Gabilondo Marques (Hiruki Larroxa). Izena eman: berdintasuna@bermeo.eus.
- Duelo Migratorio tailerra (tailerra). Azaroaren 18an (zapatua), 10:00etatik 13:00etara, Gizarte eta Kultura Etxean. Silvia Zunigak (Sortzen Consultoria) eskainiko du tailerra, gaztelaniaz. Izena eman: berdintasuna@bermeo.eus.
- Elkar zainduz, zaintza eskubide kolektiboa (hitzaldia). Azaroaren 22an (eguaztena), 18:30etik 20:30era, Gizarte eta Kultura Etxean. Hizlaria: Miren Aranguren Etxarte (Emagin Elkartea).
- ABENDUA
- Maitasun erromantikoa bikote-harremanetan (tailerra). Abenduaren 5ean(martitzena) ,18:00etatik 20:00etara, Gizarte eta Kultura Etxean. Zaloa Lafuentek (Sortzen Consultoria) eskainiko du tailerra.
Izena eman: berdintasuna@bermeo.eus. - Heterosexualitatea Irauli! (tailerra). Abenduaren 15ean (barikua), 17:30etik 20:30era, Gizarte eta Kultura Etxean. Joseba Gabilondo Marquesek (Hiruki Larroxa) eskainiko du. Izena eman: berdintasuna@bermeo.eus.
- Maitasun erromantikoa bikote-harremanetan (tailerra). Abenduaren 5ean(martitzena) ,18:00etatik 20:00etara, Gizarte eta Kultura Etxean. Zaloa Lafuentek (Sortzen Consultoria) eskainiko du tailerra.