Patroi onenen sariak banatu dituzte Bermeon
Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako 2023ko patroirik onenek CaixaBank Patroirik Onenaren eta Patroi Onenaren EITB Sariaren garaikurrak eta 3.000 euroko txekeak jaso zituzten atzo arratsaldean [urriak 5], hurrenez hurren, Bermeon. Gorka Aranberrik eta Nerea Perezek Euskadiko CaixaBankeko Zuzendari Komertzial Angel Garabietaren eta EITBko Kirol Zuzendari den Joseba Urkiolaren eskutik jaso zituzten sariak.
Aranberriren hitzetan, “trofeo hori irabaztea kostatu” egiten da: “Irabazten dudan lehenengo aldia da, eta sekulako ilusioa egiten dit. Aurten taldeak egindako lan itzelagaz liga zein patroi onenaren saria irabazi ditugu, beraz, onena zein izan denaren zalantzarik ez dago”. Hain zuzen ere, bi patroiek lehenengoz jaso dituzte aipatutako sariak.
Perezek Donostiarrak egindako denboraldi ona azpimarratu zuen: “Uste dut banderak irabazita, denboraldi ona egin dugula. Egia da Orion arazo bat izan genuela, eta horren ondoren, buelta ematea pixka bat kostatu zitzaigula, baina sari honekin gauza horiek pixka bat ahaztu egiten dira”.
Urkiolak esan zuen eurentzat oso garrantzitsua dela “nabarmen goraka” doan kirol honen parte izatea. Garabietak azpimarratu zuenaren arabera, Caixabankentzat “ohorea” da esfortzua, talde lana eta konstantzia adierazten dituen liga babestea: “Euskadin oso errotuta dago arrauna, eta guretzat ere oso garrantzisua da, euskal erakundea baikara”.
*Caixabak Patroi Onenaren palmaresa:
- Ioseba Amunarriz (2009, 2012 eta 2017) eta Asier Zurinaga (2011, 2013 eta 2020).
- Endika Perez (2015 eta 2016), Arkaitz Diaz (2019 eta 2021) eta Ander Etxegoien (2018 eta 2022).
- Irakoitz Etxeberria (2008), Aitor Carrillo (2010), Vicente Carpintero (2014), Unai Oliden (2016) eta Gorka Aranberri (2023)
*Patroi Onenaren EITB Sariaren palmaresa:
- Nadeth Agirre (2019, 2020 eta 2022)
- Miren Garmendia (2021) eta Nerea Perez (2023)