Mape errekan egingo duten proiektuaren berri emango dute etzi
Interesa daukatenek 19:00etan egon beharko dute Altamirako kultur etxean.
Busturiko Udalak Mape errekaren habitatak kontserbatzen laguntzeko asmoa dauka. Horregatik, errekaren konektagarritasun ekologikoa hobetuko dutela iragarri dute, gune natural hori lehengoratzeko “proiektu estrategiko” bategaz.
Hala, etzi [urriak 5] Mape errekarako daukaten proiektuaren nondik norakoak azaltzeko aurkezpena antolatu dute. Interesa daukatenek 19:00etan egon beharko dute Altamirako kultur etxean.
Joserra Diez (EHU) izango da proiektuaren nondik norakoak emateko ardura izango duena. Diezegaz batera, Askoa Ibisatek (EHU) parte hartuko du biharko aurkezpenean; hain zuzen ere, ibaien konektagarritasunaren garrantziaz arituko da.
Busturiko Udalak Eusko Jaurlaritzatzen Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren diru laguntza jaso du proiektua gauzatzeko.