Gaur hasi da aurrekontu parte hartzaileetan esku hartzeko epea
Azaroaren 7ra arte luzatuko den prozesuak bost fase edukiko ditu, eta 50.000 euroko aurrekontua dute erabilgarri.
Mundakako Udalak abian ipini ditu 2023. urteko aurrekontu parte hartzaileak. Neurri horregaz, mundakarrek erabakiko dute beraien udalerriko aurrekontu partida zertara bideratu ahalko den. Hain zuzen ere, udaletik aditzera eman dutenaren arabera, 2023ko ekitaldirako, 50.000 euroko aurrekontu partida bideratuko dute. Proposamenak egiteko, hiru bide edukiko dituzte herritarrek: udaletxean bertan, ohiko ordutegiaren barruan; Talako edota plazako informazio karpetan; edota udaleko web orrialdean.
Herritarrak erabakitze prozesuaren erdigunean ipintze aldera, prozedura parte hartzaileak bost urrats edo fase edukiko dituela azaldu dute, eta baita gaur bertan [irailak 25] hasiko dela eta azaroaren 7an amaituko dela ere. Lehendabiziko fasean, herritarrek dirua zertara bideratu argudiatu ahalko dute; horretarako, proposamenak aurkeztu beharko dituzte. Horretarako epea gaurtik urriaren 8ra artekoa izango da Bigarren fasean, bildutako proposamenak aztertu egingo ditu udalak; orduantxe hasiko dira aurrera eroan daitezkeen proiektuak definitzen. Urriaren 9tik 29ra bitartean egingo dute bidearen zati hori.
Bozkatzeko tartea urriaren 30etik azaroaren 5era artekoa izango da
Prozesuaren hirugarren atalean, argitaratu egingo dituzte jasotako proiektu proposamen denak, urriaren 30ean. Argitaratutako proposamen horietako bozkatuenak izango dira hautatuak; bozketa ere, jakina, herritarren esku egongo dela aurreratu dute. Laugarren fasea, hain zuzen, horixe izango da. Mundakarren boza gehien eskuratzen dituen proiektuak bosgarren eta azken fasean egingo dituzte publiko. Bozkatzeko denbora tartea urriaren 30etik azaroaren 5era artekoa izango da.
Proiektuenik bozkatuenk 2024ko udal aurrekontuan sartuko dituzte, 50.000 euroko gehieneko kopurura iritsi arte
Udaletik adierazi dute babesik handiena lortzen duten proiektuak 2024. urteko udal aurrekontuan sartuko dituztela, aipatutako 50.000 euroko gehieneko kopurura iritsi arte. Prozesuan parte hartu gura duten herritarrek baldintza bi bete beharko dituzte: batetik, Mundakan erroldatuta egotea; bestetik, 16 urtetik gorako adina edukitzea.
Proposamenei buruz. Aurkeztu daitezkeen proposamenek zein baldintza bete beharko dituzten ere argitu dute udaletik. Ondorengoak dira aintzat hartu beharrekoak: udal eskumenaren eremukoak izan beharko dira; ekonomikoki nahiz teknikoki bideragarriak zein iraunkorrak izan beharko dira; herritarren interes orokorra lehenestea edukiko dute jomuga; ez diete eragingo jabetza pribatuko espazioei; azkenik, ezin izango dira aurretiaz planifikatuta edota gauzatze bidean egon;