4.376 euro batu ditu Minbiziaren Aurkako Bermeoko Elkarteak
Urtero legez, Santa Eufemia Egunean egin zuten bilketa.
Minbiziaren Aurkako Bermeoko Elkarteak urtean behin egiten duen diru bilketa nagusia egin zuen Santa Eufemia Egunean [irailak 16].
Herriko jai eguna baliatuta egin ohi dute urtero diru bilketa nagusia, eta herriko hainbat gunetan ibiltzen dira ohiko boluntarioak, eta baita ere egun horretan laguntzen duten boluntarioak.
Orain, zenbatekoa jakitera eman dute; hain zuzen ere, 4.376 euro euro batu dituzte, eta gaixo daudenei eta familiei laguntzeko elkarteak egiten dituen kanpaina eta programak finantzatzeko erabiliko dutela zehaztu dute.
“Oso pozik” agertu dira batutako diru kopuruagaz: “Oso erantzun ona izan du aurtengo bilketak. Beste behin ere, herritarrek eta egun horretako bisitariek oso ondo hartu gintuzten”. Lagundu duten guztiak eskertu gura dituzte.