Busturiko Udalak mota askotako ikastaroak antolatu ditu
Bateko zein besteko ikastaroetan parte hartu gura dutenek irailaren 26ra (martitzena) arteko epea izango dute izena emateko.
Beste herri batzuetan egin modura, Busturiko Udalak ikasturte berrirako ikastaroak prestatu ditu, eta aurten ere herritarrek mota askotako ikastaroak izango dituzte aukeran
Busturiko Udaletik azaldu dutenez, urrian hasiko dituzte ikastaroak, eta ekainera arte luzatuko dira. Busturiarrek honako ikastaroak izango dituzte aukeran: mantentze gimnasia, hirugarren adinekoentzako gimnasia, euskara, zumba eta pilates.
Bateko zein besteko ikastaroetan parte hartu gura dutenek irailaren 26ra (martitzena) arteko epea izango dute izena emateko Altamirako kultur etxean: 94-617 10 04 telefonoan edota liburutegia@busturia.eus posta elektronikoan.
KZ Gunea. Azaroan Altamirako kultur etxean kokatuta dagoen KZ Gunean azaroan eskainiko dituzten ikastaroen berri ere eman dute, eta doan izango direla aipatu dute. Telefono mugikorrak eta tabletak erabiltzen ikasteko aukera egongo da, eta WhatsApp edo Google aplikazioen erabilerei buruzko azalpenak ere emango dituzte beste ikastaro batean. Informazio gehiago gura dutenek kultur etxean eskatu dezakete.