Muruetako Udalak ikasturte berrirako kirol eskaintza prestatu du
Ikastaroetan parte hartzeko interesa daukaten herritarrek irailaren 17a (domeka) dute izena emateko azken eguna.
Muruetako Udalak 2023-2024rako antolatu dituen udal ikastaroen berri eman du. Herritarrek hainbat kirol jarduera izango dituzte aukeran: Yoga, pilates, eta mantentze gimnasia.
Horietan parte hartzeko interesa daukaten herritarrek irailaren 17 (domeka) dute izena emateko azken eguna. Muruetako udaletxeko bulegoetan eman daiteke izena, edota udala.murueta@bizkaia.eus helbide elektronikora idatzita ere egin daitekeela azaldu dute.