Euskotrenek gaueko zerbitzu berezia eskainiko du asteburuan, jaiengatik
Barikuan [irailak 15], gaueko trenak orduro ibiliko dira Gernika-Lumotik Bermeora.
Andra Mari eta Santa Eufemia jaiengatik, Euskotrenek jakinarazi du gaueko trenen zerbitzu berezia eskainiko duela asteburuan, “jaietaz gozatzeko garraio publikoaren aukera erosoa izateko helburuz”.
Modu horretara, barikuan (irailak 15) gaueko trenak Gernika-Lumo eta Bermeo artean ibiliko dira, eta orduro eskainiko dute zerbitzua. Santa Eufemia Egunean (zapatuja, irailak 16), berriz, Amorebieta – Gernika-Lumo – Bermeo tartea egingo dute trenek, eta ohiko gaueko zerbitzua eskainiko dutela azaldu dute. Tren horiek, baina, ez dute geldialdirik egingo Gernika-Lumoko Institutua geralekuan.
Erabiltzaileei eskatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsultatzea Euskotrenen aplikazio ofizialean edota webgunean.