Emakumeen argazki herrikoia egingo dute
Azaroaren 30erako deituta dagoen Greba Feminista Orokorrera begira egingo du argazkia Bermeoko Mugimendu Feministak.
Zaintza eskubide kolektiboaren alde, Greba Feminista Orokorra deituta dago azaroaren 30erako. Bermeoko Mugimendu Feministako kideak aipatu eguna prestatzen dabiltza, eta horri begira, emakumeen argazki herrikoia egitea dute asmo.
Hitzordua jarrita daukate, eta Andra Mari eta Santa Eufemia jaien barruan egingo dute. Hala, argazkira bertaratu gura dutenek, barikuan (irailak 15) txosnagunean egon beharko dute, 18:30ean.