Gaurko [irailak 6] sargoriari aurre egiteko plan bikaina eduki dute Martillo kaian. Gurutze Gorriaren Itsasoko Eguna ospatu dute gaur, eta ume eta gazteek lasterketa desberdinetan parte hartzeko aukera eduki dute, 11:30ak aldera hasita.
Kukañagaz hasiera eman diote gaurko Itsasoko Egunari. 27 ume eta gaztek parte hartu dute kukañan, eta horiez gain Xabier Ortuzar alkateordea ere animatu da parte hartzera. Hiru ikurrin zeuden kukainan, eta Ibon Urkizak, Ander Eigurenek eta Aduna Bengoetxeak hartu dituzte.
Ondoren, beste lasterketekin jarraitu dute; taldeetan banatuta, esaterako, egurrezko koilara bategaz arrautza bat eroaten ibili dira.
Eguraldi onak lagunduta, jendetza batu da gaur Martillo kaian.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.