Bermeo Urdaibaik pronostikoak bete ditu eta Kontxako Bandera lehiatuko du
Busturialdeak agur esan dio denboraldiari Donostian. Faborito nagusiek ez dute hutsik egin, ezusteko nagusia Ondarroa izan da. Domekan [irailak 3] lehiatuko dute lehen estropada.
Ezusteko gutxi izan dira gaurko [abuztuak 31] Donostiako Kontxako Banderako sailkapen estropadan. Bermeo Urdaibaik, esate baterako, ez du hutsik egin eta domekan [irailak 3] itsasoan izango da. Bermeotarrekin batera Eusko Label Ligako hautagai nagusiak egongo dira: Hondarribia, Zierbena, Orio, Cabo, Getaria, Lekitarra eta Donostiarra etxeko trainerua.
Gizonezkoek eguaztenean [abuztuak 30] emakumeek izan zituzten baino itsaso baldintza hobeak aurkitu dituzte: arraun egiteko moduan zegoen. Horregatik agian ez da egon ezusteetarako tokirik.
Txandak. Sailkatze estropada amaituta, lehen estropadako txanda zozketa egin dute. Lehen txandan ariko dira Hondarribia, Donostiarra, Orio eta Zierbena eta bigarrenean Cabo, Getaria, Bermeo Urdaibai eta Ondarroa.
Sailkapena:
- Zierbena: 20:01.80
- Hondarribia: 20:16.86 (+15.04)
- Orio: 20:17.84 (+16:04)
- Bermeo Urdaibai: 20:22.40 (+20.60)
- Cabo: 20:33.50 (+ 31.70)
- Getaria: 20:35.08 (+33.28)
- Ondarroa: 20:38.32 (+36.52)
- Lekittarra: 20:40.04 (+38.24)
- Kaiku: 20:45.20 (+43.40)
- Ares: 20:48.34 (+46.54)
- Arkote: 20:50.51 (49.70)
- Lapurdi: 20:46.24 (+54.44)
- Samertolameu: 20:56.70 (+54.90)
- Santurtzi: 20:57.38 (+55.58)
- San Pedro: 21:02.20 (+1:00.40)
- Bueu: 21:14.00 (+1:12.20)
- Tiran: 21:16.36 (+1:14.56)
- Zumaia: 21:17.96 (+1:16.16)
- San Juan: 21:22.52 (+1:20.72)
- Zarautz: 21:31.28 (1:29.48)
- Deustu: 22:11.12 (+2:09.32)
- Busturialdea: 22:22.38 (+2:20.58)
- Hibaika: 22:25.96 (+2:24.16)
- Mutriku: 22:33.94 (2:32.14)