Izarrako jaiak hasi dira, txikienen gozamenerako
Gaur [abuztuak 30] txupinazoagaz hasi dituzte jaiak auzoan Xixilitxikiren kalejiragaz. Herriko umeentzako eta familientzako jaiak dira batez ere.
Bermeoko Izarra auzoko jaiek eztanda egin dute gaur [abuztuak 30]. Gogotsu zeuden guztiak, ez zuten herriko Andra Mari jaiei itxaron nahi. Gainera, Izarrakoak ez dira edonolako jaiak, umeentzako eta familientzako bideratutako jaiak dira.
Haiek izan dira, hain zuzen ere, 20:00ak baino lehen dagoeneko Izarrako frontoian zaudenak. Hori bai, auzotarren gehiengoa txistulariagaz hurbildu dira. Xixilitxiki buru zuela KIETB erraldoien konpartsako gazte batek hartu du pregoia egiteko ardura: āHasteko eskerrak eman jaiak posible egiten dituzten denei, baita herritarrei ere. KIETB duela zazpi urte hasi zen bi lagunekin eta zuen laguntzari esker gero eta gehiago garaā.
Orduan, ofizialki hasi dira Izarrako jaiak. Kalejiran atera dira auzotik Xixilitxikigaz eta gero aurreskua dantzatu dute. Hain zuzen ere, egiteko asko egongo da barikura arte [irailak 1] Izarran, umeentzako batez ere.