Mundakako surf taldeak 18 urteko azpikoentzako txapelketa antolatu du
Zozketak, sariak, skate erakustaldiak eta musika ere egongo dela aurreratu dute antolatzaileek.
Zapatuan [irailak 2] eta domekan [irailak 3] inguruko herrietako surflarien topagune izango da Mundaka. Hain zuzen ere, herriko surf elkarteak 18 urte azpikoentzako surf lehiaketa antolatu du. Izena eman nahi dutenek parte hartzaileen datuak bidali behar dituzte clubmundakasurf@gmail.com posta elektronikora. Taldeko bazkideek 7 euro ordaindu behar dituzte, ez direnek, berriz, 10 euro. Bien kasuan bazkaria barne dago.
Hain zuzen ere, lehiaketa baino askoz gehiago antolatu nahi izan dute surf taldekoek. Bazkaria egingo dute, adibidez, bertan jan nahi dutenek barikuan [irailak 1] tiketak izango dituzte eskuragarri 19:00etan Mundakako surf taldearen egoitzan. Prezioari dagokionez, 6 euro dira bazkideentzako eta 8 euro ez direnentzako. Horrez gain, zozketak, sariak, skate erakustaldiak eta musika ere egongo dela aurreratu dute antolatzaileek.