Mundakako Udalak Euskal Herriko Itsasertz Mugapeari lotutako azpiegituren mantentze lanak amaitu ditu
Horrez gain, udalak herriko hainbat hirigintza proiektu eta obren azalpena emateko hitzaldi informatiboa emango du.
Deialdia. Mundakako Udalak herriko hainbat hirigintza proiektu eta obren azalpena emateko hitzaldi informatiboa emango du eguenean [abuztuak 31] 19:00etan Gaztelekuan.Herritarrei parte hartzeko deia luzatu diete. Hurrengokoak izango dira landuko dituzten gaiak:
- Mediku kontsultategia.
- Haurreskola.
- Parterren espazio desberdinak: Erreka, Alkate Mallona eta Txokopunta.
- Lamien eta Atorren hirigintza proiektua.
- Errekako etxebizitzak.
- Hainbat gai ezberdin.