Eguraldi eta giro ona lagun izan dute Errenteriako jaietan
Xaiborrek girotuko du gaur [abuztuak 24] iluntzea Errenteriako jaietan.
Indarberrituta itzuli dira Errenteriako jaiak. Gaur [abuztuak 24] gogotsu hartu dituzte auzotarrek egitaraua, hain zuzen ere, asko dago egiteko egun osoan zehar. Goizean nagusienek meza egin dute, baina protagonista nagusiak umeak izan dira. Gozatua hartu dute Gargantuan barrena jaisten eta erraldoien eta buruhandien inguruan korrika egiten. Elai Alai Dantza Taldeak ere ikuskizun ederra egin du askotariko dantzak eskainiz bertaratutako guztientzat. Arratsaldean txirrindulariek hartu dituzte auzoko kaleak, 72. San Bartolome lasterketa lehiatu da. Eguzkiaren azpian biziraun dutenek indarrak berreskuratuko dituzte txistorradagaz. Oso beharrezkoa zen, Xaiborrek girotuko baitu iluntzea Errenterian.