Aritz Urrak irabazi du Errenteriako 72. San Bartolome lasterketa
Errenteriako jaietako egun handia, ohi bezala, txirrindulariek hartu dituzte Busturialdeko errepideak.
Arratsaldean txirrindulariek hartu dituzte auzoko kaleak. 72. San Bartolome lasterketa lehiatu dute euskal tropeleko onenek, nor baino nor gehiago iazko Gorka Sorrarainen garaipena berdintzeko. Caja Ruraleko txirrindulariaren zorte bera eskuratu nahi zuten, Sorrarainek Gernika-Lumon irabazi eta urtebetera sinatu zuen bere lehen kontratu profesionala.
108 kilometroko ibilbidea ohikoa izan da 15 kilometroko azken ibilbideari bost itzuli eman dizkiete ikaragarrizko beroagaz. Asko nabaritu da tropelean eta Bizkaiko Balkoirako azken igoerara txikituta heldu da lasterketa. Bertan harrapatu dituzte ihesaldiko azken bikotea. Errenteriako helmugan, ohi bezala, esprintean erabaki da lasterketa, eta bizkorrena Urra izan da talde lan bikaina borobilduz, horrela ospatu dute bere taldekideek garaipena.