Kukainagaz eta piraguekin hasi dira Errenteriako San Bartolome Jaiak
Eguaztenean [abuztuak 23] itzuliko dira jaiak eta zapatura arte luzatuko dira.
Errenteriako San Bartolome Jaiak marearen menpe daude, eta ez jendearena bakarri. Gaurko [abuztuak 21] bi ekintza nagusiak egiteko, marearen egoera konkretu batzuk behar dira eta horregatik Errenteriako Jaietako Jai Batzordeak egitaraua apur bat moldatu behar izan du: “Jende asko erakartzen duten ekimenak dira, gure tradizioaren parte dira, hortaz, egituraketa honek merezi izango du”. VI. Laida-Errenteria Piragua Zeharkaldia 16:00etan hasi da hondartzatik eta, ohi bezala, antolatzaileek autobusa jarri dute Laidara joateko.
Mareak eta ikusleentzako ordutegi egokiak bat egitea bilatu nahian, 20:00etan hasi da kukaina. Ordurako jendetza elkartu da zubiko bi aldeetan, beti izaten da egitarauko ekintza nagusienetako bat. Asko izan dira saiatu direnak, gutxi batzuk, berriz, ikurrina hartu dutenak. Partaide bakoitzarentzat 10 euroko dieta egon da, parte hartzera animatzeko, eta hiru sari egon dira ikurrina eskuratzea lortzen dutenentzat: 150, 100 eta 50 eurokoak. Gauean Jonan Erreapek kontzertua eskainiko du eta gero DJ Aldana ariko dira musika jartzen.