Guztira bost eraso matxista salatu dituzte Gernika-Lumoko Jaietan, azkena barikuan
Gernika-Lumoko Jaietako Protokoloak elkarretaratzea deitu dute gaur [abuztuak 21] 20:00etan Merkurion.
Gernika-Lumoko Andra Mari eta San Roke jaietan bost eraso matxista salatu dituzte: bi Bezpera Egunean [abuztuak 14], beste bi San Roketxu Egunean [abuztuak 17] eta beste bat San Roketxutxu Egunean [abuztuak 18]. Gernika-Lumoko Jaietako Protokoloak behin baino gehiagotan eten behar izan zuen musika baita txosnetan zerbitzatzeari utzi. Gernikako Sare Feministatik adierazi dute “nazkatuta” daudela: “Gauak eta jaiak gureak dira, erasorik ez erantzunik gabe”. Azken erasoa salatzeko, elkarretaratzea deitu dute barikuan [abuztuak 21] 20:00etan Merkurion.