Olaia Esnaola eta Mikel Lopetegi ‘Urra’ izendatu dira txapeldun, Euskal Herriko Harri Txikien Txapelketan
Gernika-Lumoko Jaietako Protokoloak salatu du bi eraso matxista izan zirela eguen gauean [abuztuak 17] txosnagunean
San Roketxutxu Egunagaz amaitu dituzte gernikarrek Andra Mari eta San Roke Jaiak. Kamiseta zuriak eta jaietako zapiak azken aldiz atera dituzte kalera, eta datorren urtera arte gorde dituzte. Aurretik, baina, San Juan Ibarrara gerturatu dira, Euskal Herriko Harri Txikien Txapelketaz gozatzera.
Lehendabizi emakumeak aritu dira Kinttopeko harri jasotze txapelketan, lau izan dira, denak ala denak gazteak, eta bi harrigaz osatu dute lana. Azkenean Olaia Esnaolak jantzi du txapela, guztira 3050 kilo altxatuta. Bigarren, eta irabazlearengandik oso hurbil, Maddi Geselaga geratu da 50 kilora, altxaera batera, eta hirugarren tarte berdinera Ohiane Ostolaza izan da. Laugarren harria jasotzen bakarrik sei hilabete daramatzan Naroa Arruti izan da 1850 kilogaz.
IKUSI ARGAZKI GALERIA ZUZENEAN
Gizonezkoetan, Mikel Lopetegi Urrak jantzi du txapela lau harriekin erakustaldia eman eta gero. Seigarren aldiz lortu du garaipena Urrak, gaur [abuztuak 18] guztira 12.862,5 kilo altxatu ditu. Bigarren Paulo Azpiazu izan da 11.962,5 kilogaz eta hirugarren Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a izan da.
Ezbeharra. Hain zuzen ere, Azpiazuk azken harriagaz amaitu duenean behera etorri, bero asko egin baitu, eta larrialdieetako zerbitzuak hurbildu behar izan dira eta ospitalera eraman dute.
Era berean, Gernika-Lumoko Jaietako Protokoloak salatu du bi eraso matxista izan zirela eguen gauean [abuztuak 17] txosnagunean. Hau da guztira, esan dutenez, lau izan dira jaietan. Feministek “gogor” salatu dituzte erasoak.