Beste eraso matxista bat egon da Bermeon, hirugarrena abuztuan
Sorginorratz talde feministak elkarretaratzea deitu du barikuan [abuztuak 18] 19:00etan.
Eraso matxista bat, beste bat, egon zen martitzen [abuztuak 15] goizean Bermeon. Hirugarren eraso matxista da herrian abuztuan bakarrik, “erakundeetatik publiko egin dituztenak behintzat”. Bermeoko mugimendu feministatik esan dute “aski” dela: “Ez hemen ez inon, aurrean izango gaituzue, autodefentsa feminista!”. Hain zuzen ere joan den barikuan egin zuten azken elkarretaratzea. Azken eraso matxista salatzeko elkarretaratzea deitu dute barikuan [abuztuak 18] 19:00etan Lamerako harrizko bankuan.