Ezta euriak ere ezin izan du Gernika-Lumoko San Roke Eguneko jai giroa eten
San Roke egun handian herritarrak mahaiaren inguruan elkartu dira, ohi modura, goizean prestatutako sukalkia jateko.
Gernikarrek egun handia dute San Roke Egunean [abuztuak 16], eta gogotik ospatzen ari dira, eta are gehiago ospatuko dute, eguna luzea izango baita. Tradizioek hartu dute herria. Hasteko, Gernikako garrafie dastatu dute asko eta askok, bizilagunek zein kuriositatez hurbildu diren guztiek. Besteak beste txakolinagaz egiten den edaria txistorra janagaz banatu dute Pasealekuan.
Goizean goizetik herriko txoko guztiak hartu dituzte herritarrek, mahaiez bete dituzte kaleak. Bertan egin dituzte herritarrek sukalkiak, pixkanaka egin dute, baina are eta arinago jan dute bazkalorduan. Hori bai, eguerdian ikurrinaren omenaldira bertaratzeko ez dute hutsik egin, tradizioa mantendu beharra dago. Gero, kultur etxe azpian aurkeztu dituzte, guztira 23 sukalki aurkeztu dira 21. sukalki txapelketan. Denen artean onena nabarniztarrak taldeak eginikoa izan da 80 puntugaz, hauek eraman dute etxera txapela eta 250 euroko saria. Hurrengokoa izan da sailkapena lehen hamarren artean:
- Nabarniztarrak
- Ipar tabernie
- Mozkortis
- Ibarruri
- BikaƱa
- Beti betikoak
- Ziklista gernikesa
- Zubieta
- Aterpe taberna
- Hiru saku taberna
IKUSI ARGAZKI GALERIA ZUZENEAN
Eguna, eta gaua, oraindik luzea izango da Gernika-Lumon. Su artifizialek argituko dute herria gauean eta soinua Xiberoots eta Zazpizar erromeriak jarriko dute.