Txipi Motorsportek irabazi du Gernika-Lumoko 42. goitibehera lasterketa
Andra Mari Egunean [abuztuak 15] tradizioa eta ohiturak nagusitu dira herrian: meza, dantzak goitibeherak edota kalejirak.
48 parte hartzaile izan ditu aurten Gernika-Lumoko 42. goitibehera lasterketak, hau da, iaz baino zortzi gehiago. Beste urte batez ikuskizuna nagusitu da Lumotik hasi eta merkuriora arteko ibilbidean. Herritarrek ere erantzun dute eta bideko alboak zuriz jantzi dituzte eta parte hartzaileak txalo artean animatu. Ohi bezala, hiru txanda egin dituzte eta tradiziora itzuli dira. Lehendabizikoa frogakoa izan da eta beste biak txapelketakoak. Estilo desberdineko goitibeherak erabili dituzte: zutikakoak, etzunduta, bakarka, binaka baita hirunaka ere. Denen artean arinena Txipi Motorsporteko Unai Biain eta Iker La CruzĀ izan dira minutu bat eta 48 segundoko denboragaz. Bigarren Arratiako Ekain Aurrekoetxea eta Inhar AltunaĀ izan dira eta hirugarren Felix Delgado, 1:49:751 eta 1:49:827ko denboragaz hurrenez hurren.
IKUSI ARGAZKI GALERIA ZUZENEAN
Bitartean, buruhandi eta erraldoiek herriko txikienen gozamena eragin dute. Kalejiran hartu dituzte kaleak Gernika Rugby taldearen eskutik eta Pasealekutik hasi eta Artekalen amaitu dute. Bertsolari eta bertsozaleak, berriz, auditorioan elkartu dira. Gauean Su Ta Gar izango da protagonista nagusia.