Bi eraso matxista salatu dituzte Gernikako jaietako lehen gauean
Gernika-Lumoko Jaietako Protokoloak elkarretaratzea deitu du martitzenean [abuztuak 15] 20:00etan Pasealekuko eskaileretan.
Gernika-Lumoko Andra Mari eta San Roke jaietako Bezpera Egunean [abuztuak 14], txosnagunean, bi eraso matxista egon zirela salatu dute. Gernika-Lumoko Jaietako Protokoloak bi aldiz eten zuen musika baita txosnetan zerbitzatzeari utzi. Gernikako Sare Feministatik adierazi dute “nazkatuta” daudela: “Gauak eta jaiak gureak dira, erasorik ez erantzunik gabe”. Elkarretaratzea deitu dute martitzenean [abuztuak 15] 20:00etan Pasealekuko eskaileretan.