1912ko galernan hildako 143 arrantzaleak omendu dituzte Bermeon
Galerna Eguna ospatu zuten zapatuan [abuztuak 12] 111. urteurrenean Okasiorako Galerna belaontzien elkarteak, Bermeoko Udalarekin elkarlaneanean.
Beste urte batez, bermeotarrek 1912ko galernan Matxitxako lurmuturretik 45 miliara arrantzan ari zirela bizia galdu zuten 143 arrantzaleak omendu zituzten, hain zuzen ere, horietatik 116 bermeotarrak ziren. 1912ko enbata XX. mendeko lan istripurik handiena izan zen, eta, 111 urte betetzen direnean, Bermeok omenaldi txiki bat egin zien arrantzale horiei guztiei eta haien familiei.
Galerna belaontzien elkarteak, Bermeoko Udalagaz elkarlanean, hainbat ekitaldi antolatu zituen zapatuan [abuztuak 12] 20:00etatik 21:30era. Hasteko, kanta kanta lorue taldeak emanaldia eskaini zuen eta ondoren, 21:00ak aldera prozesioari hasiera eman zioten Kankinkabara Txistu Taldeagaz Olatu kaian. Jarraian, kandelak banatu zituzten eta, azkenik, lore eskaintza egin zuten.