XXVIII. Nazioarteko Folklore Jaialdia ospatuko dute Mundakan
XXVIII. Nazioarteko Folklore Jaialdia ospatuko dute Mundakan, gaur, abuztuak 11n, 19:30ean, herriko plazan.
Herriko zein nazioarteko taldeen dantzak eta musikaz gozatzeko aukera eskainiko dute. Aurten, Panamako Academia de Danzas Folklóricas Francisco de León, Mexikoko Ballet Folklórico Toyolotk Maseua, Logroñoko Grupo de Danzas Aires de La Rioja eta Mundakako Egunsenti Dantza Taldea igoko dira taula gainera.
Horrez gain, Mundakako Egunsenti Dantza Taldeak ez ditu gaurko nazioarteko jaialdiarekin udako ekimenak amaituko. Abuztuaren 20an, zapatuan, kalerik kale dantzan arituko dira Mundakako dantza taldeko kideak musikarekin bazterrak alaitzen.
Gainera, nazioarteko jaialdian kanpoko dantza taldeak hartu badituzte ere, abuztuaren 24tik 28ra beraiek izango dira etxetik kanpora joango direnak, Gaztela eta Leongo Carmelo Gomez auditorioan emango baitute emanaldia. “Gure dantzak eta kultura munduan partekatzeko bidea” dela nabarmendu dute.