Mundakako Udalak kaleen izenak dituzten plaka guztiak berritu ditu
Mundakako Udalak 7.000 euro inbertitu ditu udalerriko kaleen identifikazio-izenak dituzten plakak osorik berritzeko lanetan, “guztira, 44 seinale berri jarri dira udalerri osoan zehar”.
“Errotulu eta euskarri berriak aluminioz eginak daude, korrosio atmosferikoarekiko erresistenteagoa den materiala, erresistentzia eta iraunkortasun handiagokoa”, azaldu dute udaletik. Gainera, metalezko esmaltezko akabera batez inprimatuta eta margotuta daudela adierazi dute. “Diseinu irakurgarriagoa” erabili dute errotulaziorako “oinezkoen eta gidarien orientazioa errazten duena”.
Irati Gondra alkateak aditzera eman duenez, “herriko kaleen identifikazioa hobetzea lehentasuna izan da gobernatzen hasi ginenetik, plaka asko hondatuta zeudelako eta Mundakak egoiliarrentzat eta bisitarientzat bere bideen izenaren irudi argia erakutsi behar duelako”.