Igoera Herrikoien Liga antolatu du Arrolape Mendi Klubak, "herrietako bolondresei, merezi duten errekonozimendua" azaltzeko
Abuztutik abendura egingo diren 5 probaz osaturik egongo da aurtengo liga.
Igoera herrikoien liga hau 5 hilabetetan zehar egingo diren lastekerta laburrek osatuko dute, abuztutik abendurako bost probek, hain zuzen ere: Lapatzako igoera (Natxitu), Santa Eufemi (Aulesti), San Migel (Ereño), Aixerrota (Gernika) eta Kaltzadan gora (Elantxobe). Jai giroan kirola uztartzea dute helburu antolatzaileek, ondo pasatzeko eredu gisa jarriz eta parte-hartzea bultzatu nahi dute lehia baino gehiago, “nahiz eta lehia tonu baten aurkezten diren igoera herrikoiak, jai giroa eta parte hartzaileen arteko konplizitatea gailendu beharko dira ekitaldi guztian, hori baita igoera herrikoien xarma”, azaldu dute.
Lasterketa herrikoi bakoitzeko kategoria absolutua izango da sailkapen orokorrerako puntuagarria izango dena, eta gizon eta emakumeen sailkapena bereiziko da. Adin tarte zabal bati zuzenduriko probak dira, “bakoitzaren erritmoaren araberako erronka litzateke igoera”, hori bai, ligako sailkapen orokorrean parte hartu nahi duen edonork probetan parte hartu beharko du:”Behar bada ibilbideak egokituko dira, umeei begira igoerak laburtuz edo bestelako formatuen proposamenekin eta txikienei ez zaie sailkapenik ezarriko, denborarik hartuko, kirol inklusiboa helburu”.
Adierazi dute parte-hartzaileak nahi dituen probatan parte hartu dezakeela, sailkapena orokorrerako bost probetatik lau onenak hartuko direla zehaztuz, hala ere, “finisherra izateko lasterketa guztietan parte hartu beharko da”. Sailkapen orokorrean puntu berdinketa baldin badago, posturik onena duena jarriko da aurretik eta hor ere berdinketa baldin badago, lasterketa gehien egin dituena jarriko da aurretik.
- 1. proba: Lapatzako Igoera (Natxitxu), abuztuaren 15ean.
- Lasterketa: 1,9km eta +174m desnibel
- 2. proba: Santa Eufemi Igoera (Aulesti), irailaren 24an.
- Lasterketa: 700m eta +120m desnibel
- 3. proba: San Migel Igoera (Ereño), urriaren 1ean.
- Lasterketa: 1,8km eta +200m desnibel
- 4. proba: Aixerrota Igoera (Gernika-Lumo), azaroaren 11n.
- Lasterketa: 2,5km eta +270m desnibel
- 5. proba: Kaltzadan Gora (Elantxobe), abenduaren 6an.
- Lasterketa: 1,2km eta +210m desnibel