Beste eraso matxista bat egon da Bermeon
Azken asteotako albiste bertsuarekin esnatu da Bermeo berriz ere, astelehen goizaldean eraso matxista bat egon zen herrian. Erasotzailea identifikatuta eta epaileen eskuetan dagoela adierazi dute Bermeoko Udaletik.
Gertatutako eraso matxistaren aurrean, udalak gaitzespenik sutsuena adierazi du.”Argi adierazi nahi dugu ekintza hauek onartezinak direla, eta ez dutela lekurik gure herrian. Era berean, gertutasuna eta elkartasuna adierazi nahi diegu emakumeari eta bere ingurukoei”. Gehitu dute, beraien esku dagoen guztian laguntzeko prest daudela.
Bermeoko Mugimendu Feministak deialdieialdia egin du, abuztuaren 11n, 19:00etan, elkarretaratzea egiteko Lamerako Harrizko Bankuan.
Mugimendu Feministak duela 5 egun, iragan ostegunean, egin zuen azkenengo elkarretaratzea abuztuko lehenengo egunean izandako erasoa salatzeko. “Zenbat gehiago egongo dira? Zein da zifra onargarria?” galdegiten zuten. “Feministok argi daukagu. Behin eta berriro esango dugu, arazoa estrukturala da! Ez da kasu aislatua, emakumeok egunero ehundaka eraso jasaten ditugu, edozein lekutan. Lanean, kalean eta asko baita etxean ere, leku pribatuetan. Denon ardura da! Gizartearen ardura da!”.