Olharanen lesioa tarteko, Erkiaga-Del Rio eta Johan-Zabala bikoteek jokatuko dute Gernikako Grand Slameko finala
Lehen erradiografiaren arabera Olharanek ez dauka hezurrik hautsita, hau albo batera utzi dute medikuek eta proba gehiago egin beharko dizkiote ea lotailuen haustura duen ala ez argitzeko.
Beraz, Olharan-Lekerika eta Johan-Zabala bikoteen partidako markagailuak 11-12 gelditu behar izan zuen, eta partida horrelaxe amaitu. Johan eta Zabala sailkatu ziren finalera, Erkiaga eta Del Rioren aurka aritzeko. Momentuko hipotesia baztertuta, lehen erradiografiaren arabera Olharanek ez dauka hezurrik hautsita eta proba gehiago egin beharko dizkiote ea lotailuen haustura duen ala ez argitzeko.
Erkiaga eta Del Riok pilota geldiarekin sufritu egiten dute, finalerdietan Goikoetxea eta Mantziren aurka gertatu zitzaien legez. Aurrera atera zuten lehen seta (13-15), baina kostatu egin zitzaien. Bigarrenean, pilota biziarekin, Erkiagak min gehiago egin zuen eta Del Riok eroso jokatu zuen (5-15). Goikoetxea eta Manzik lehen seta irabaztea zuten helburu, baina nahi izate horretan geratu zen. Bigarrenean ere, ezin izan zuten ezer egin.
Finalerako, Erkiaga eta Del Rio faborito argiak dira, baina Johan eta Zabalak aukera bat izan dezakete, oraindik aste luzea gelditzen da aurretik.