Gernika-Lumoko jaietan eraso matxistei aurre egiteko erantzun protokoloa prest
Gernika-Lumoko jaietan eraso matxistei aurre egiteko erantzun protokoloa aurkeztu dute pasilekuko eskaileretan, egunerokoak diren erasoek jai giroan nabarmen gora egiten dutela ikusita: “Indarkeri matxista ez da mugatzen muturreko biolentziara edo bortxaketa batera. Egunerokoak dira lekuz kanpoko esaldiak, ukituak… bai eta drogatze saiakerak zein etxera jarraipenak. Eta honek guztiak, nabarmen egiten dute gora udako jai giroan“.
Ezinbestekotzat jo dute emakumeek bere babeserako bitartekoak antolatzea, indarkeria matxistari aurre egiteko “urgentzia” kontuan izanda: “Gernikeko Jaietan protokolo bat jarriko dugu martxan edozein eraso pairatu edo ikusiz gero aktibatuko dena. Horretarako, txosnako barrara jo, 24h martxan egongo den zenbakira deitu edo pasilekuko eskailera ondoan, janari txosnaren parean egongo den protokoloko gunera etorteko aukeria egongo da. Lurgorriko jaietan ere, edozein eraso jasan edo ikusiz gero, barrara hurbildu edo telefonora deitu”.
Azpimarratu dute “laguna” izatearen aitzakipean justifikazioak egiten direla, edo “posizionatu” nahi ez izateko jarrerak egoten direla, inguru hurbilak duen “indiferentzia” kontuan izan behar dela diote. “Horrela egoera normalizatu eta betikotu besterik ez dute egiten, erasotzaileek inpunitate absolutuagaz jardutea ahalbidetuz”.
Instituzioak ere interpelatu dituzte aurkezpenean, hauen “paper arduragabea” seinalatuz. Jarrera honek “ondorio kaltegarri zuzenak” eragiten dituela nabarmenduaz, “behin eta berriz” instituzioei aldarrukatutako berdintasun politikek eta zapalkuntzei aurre egiteko baliabideek “eraginkortasun eza eta mugak erakusten jarraitzen” dutela gehitu dute.
Azkenik, protokoloa hobeto ezagutzeko edo honen parte izeteko, harremanetan jartzeko deia eginaz amaitu dute aurkezpena.