Saregileei omenaldia Bermeon
Nardiz tar Jon kalean egin duten horma-irudi batekin omendu ditu Bermeoko Udalak saregileak, “Bermeoko itsasontzietako saregileen lana irudikatzen du”. Fatxada oso bat hartzen duen irudia aurkeztu du Udalak “zeinak emakumeek arrantzarako tresneria eta aparailuak egin eta zaintzen dituzten ehunka urte dituen eskulangintzako lanbidea omentzen duen. Urtetan zehar, Bermeoko ehunka saregileek funtsezko lana egin dute baxurako arrantza-flotak arrantza-kanpainak egiteko behar izan zuen antolaketa-prozesuan.”
Ekimena Bermeoko Udalak udazkenean Lanbideren zuzendaritzapean abian jarritako Bermeoko Hiria Berroneratzeko Proiektu Pilotuaren barruan kokatzen da. Sartu kooperatiba kontratatu dute proiekturako, izan ere, “prestakuntza eta enplegua uztartzen dituen programa da eta talde jakin batentzat zein herritarrentzat onurak sortzea du helburu”. Gaineratu dute, ekimen honetan “beren enplegagarritasuna hobetzeko, laneratzea sustatzeko eta, bide batez, komunitatearen subjektu aktiboaren rola berreskuratzeko” Lanbidek “ausaz” hautatu dituela Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta edo bizi-diru-sarrera minimoa jasotzen zuten Bermeoko eta inguruko hamabost gizon eta emakume.
”Proiektu pilotua arrakasta handia izaten ari da, eta gauzak ondo badoaz, antzeko proiektuak gauzatzeko aukera baloratuko dugu”, azpimarratu du Maria de Frutos Olasagasti proiektuaren koordinatzaileak.