Arte tailerra eta trikitixa, Santimamiñe Egunean
Santimamiñe Eguna ospatuko dute zapatuan (uztailak 29). Ohiko bisita gidatuez gain, umeentzako arte tailerra eskainiko dute 12:00etan. Veronica Fernandez Navarro ikerlariak antzinako gizakiek margoak zelan egiten zituzten irakatsiko du. Gero, trikitixa saioa izango da 13:00etatik aurrera.
Margoen ganberaren aurkikuntza, ikerketa arkeologikoaren hasiera eta UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu izana oroitzeko eguna dela azpimarratu dute bertako arduradunek.
Bisitetarako zein tailerrerako erreserba egin behar da, 94-465 16 57 telefono zenbakira idatzita edosantimamine@bizkaia.eus helbide elektronikora idatzita.