Kale liburutegiaren baitan, eskulanak egingo dituzte
Bihar [uztailak 20] eta uztailaren 27an egingo dituzte tailerrak Txorrokopuntan.
Abuztuaren 11 bitartean kalera atera dute Mundakako J.M. Etxeita liburutegia. Txorrokopuntan daude, astelehenetik barikura bitartean, 16:00etatik 19:30era.
Zenbait egunetarako jarduera desberdinak antolatu dituzte. Hala, bihar [uztailak 20] eta uztailaren 27an eskulanak egingo dituzte Txorrokopuntan bertan. Azaldu dutenez, 6 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendutako tailerrak izango dira, eta bi txandatan banatuta egingo dute lan. Lehenengo txanda 16:30etik 18:00etara izango da, eta bigarrena, berriz, 18:00etatik 19:30era.
Talde murriztuak izango dira, horregatik, tailerretan parte hartu gura dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute liburutegian bertan.
Marimar Agirrek eskainiko ditu tailerrak, eta parte hartzaileek kamiseta zuria eroan beharko dute.