Ingurumenaren kontzientziazioaren aldeko horma-irudia egin dute BBK Kliman
Bordalo II artista portugaldar ezagunak Lobito izeneko horma-irudia sortu du BBK Klima Abentura parkean. Zaborra eta hondakinak oinarri hartuta sortzen ditu bere obrak, eta parkearen arduradunek azaldu bezala, egin berri duen lanak “otso handi bat birsortzen du, ingurumenaren kontzientziazioaren aldeko adierazpen unibertsal gisa”.
Bilbao BBK Live jaialdiak eta BBK-k ingurumenaren iraunkortasunaren alde egindako apustuaren barruan kokatzen da ekimena, iraunkortasunaren eta karbono-aztarnaren murrizketaren inguruan kontzientziatzeko helburuarekin.