Leire Sanchezen kartelak iragarriko ditu Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak
Kartelaren egilea, kartel irabazleagaz. Argazkia: Bermeoko Udalak. Haiziek daruez geure herriko koloriek lanak irabazi du aurtengo Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak iragartzeko kartel lehiaketa. Leire Sanchez Patiñok egindako lana da irabazlea, hain zuzen ere; 600 euroko saria jaso du.
Lehenik eta behin, epaimahaiak aukeratu zituen hiru kartel finalistak; ondoren, joan den astean herritarrek izan zuten hiru horien artean bozkatzeko aukera, eta hortaz, eurena izan da azken hitza, euren botoekin.
Bermeoko Udalak eskerrak eman dizkie parte hartzaile guztiei.