Aurten ere, “arrakastatsua” izan da Muruetako Udalak antolatutako arrantza txapelketa. Teileria ingurua bete egin zen zapatu [uztailak 15] goizerako, itsasadarrean arrantzatu behar baitzuten parte hartzaileek; denetara, 40 parte hartzaile egon ziren: 10 ume eta 30 nagusi.
Muruetako arrantza txapelketa saridunak. Argazkia: Muruetako Udala
Gehienezko parte hartzaile kopurua 32 pertsonakoa bazen ere, Muruetako alkate Julen Karrionek esan du 70 dei inguru jaso zituztela txapelketan izena emateko. Modu horretara, udaletik parte hartzaile kopurua igotea erabaki zuten, eta 32 tik 40ra igo zuten, “gehiago ez baitziren sartzen”.
Umeen kategoriako irabazlea iazko berdina izan zen, 7 urteko Eder Ozamiz Rodriguez. Ozamizek 6 muxar txiki arrantzatu zituen itsasadarrean. Txapela, kanabera, karretea eta gozokiak jaso zituen saritzat.
Nagusien kategorian, berriz, Dairon Miguel Columbie Rodriguez izan da aurtengo irabazlea, 1,885 kiloko urraburu bat arrantzatu ostean. Saria txapela, kanabera eta karretea izan ziren.
Dena den, sailkapen orokorrean egon edo ez, parte hartzaile guztientzako sariak banatu zituen udalak.
Tarteka euria egin bazuen ere, “oso giro ona” egon zen Muruetako Teileria inguruetan, eta herriko jendea ere bertan batu zen, asko izan baitziren inguruetan kuxkuxean ibili zirenak.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.