Aterpean babestu dira Merkatu Txikiko parte hartzaileak
19:00ak bitartean egongo da Merkatu Txikia Goiko Plazan, hortaz, oraindik aukera dago bertaratzeko.
Bermeoko Udalak eta Haitz Nagusije Alde Zaharreko auzo elkarteak antolatutako merkatu txikia dago gaur [uztailak 15] Goiko Plazan. Parte hartzaileek, hala ere, babesa bilatu beharra eduki dute lehenengo orduan euria hasi delako. Hala, karpa ez zeukatenek Andra Mari elizaren aterpean, udaletxearen azpian edo kioskoan bilatu dute aterpea.
Bermeotarrak zein inguruko herrietatik etorritakoak parte hartzen ari dira gaurko merkatu txikian; 35 postu inguru egotea aurreikusten zuten, baina goizeko euriaren eraginez, baten bat gutxiago dago. Horietan guztietan, baina, denetarik aurktitu daiteke. Izan ere, bigarren eskuko salmahai eta postuetan erropak, liburuak, koadroak, diskoak, jostailuak eta bestelakoak aldatzeko, trukatzeko, erosteko edota saltzeko aukeradago. Eta, azken merkatu txikietan modura, bigarren eskuko salmahaiez gain, beste postu batzuk ere badaude, ogia edota pastelak erosteko postua ere badago.
19:00ak bitartean egongo da Merkatu Txikia Goiko Plazan, hortaz, oraindik aukera dago bertaratzeko.

