Arkaitz Rodriguez: "Euskal Herria bestelako herri bat dela erakutsiko dugu"
EH Bildu "pertsona askoren bizitzak duintzen saiatu" dela adierazi zuen Idurre Bidegurenek atzo arratsaldean Bermeon egindako ekitaldian.
“Harrera beroa” izan zuten atzo arratsaldeko ekitaldian Idurre Bidegurenek eta Arkaitz Rodriguezek. Hainbat herritar bertaratu ziren Lamerara euren mezuak entzutera.
Uztailaren 23an, pasa den maiatzaren 28an egin bezala, “Euskal Herria bestelako herri bat dela erakutsiko” dutela esan zuen Rodriguezek: “Eskubideetan aurrera egin nahi duen herria, aske eta berdinen herria, bere etorkizunaren jabe izan nahi duena”.