Madalenetan itsasontzian udalbatzagaz joateko lekuak zozkatuko dituzte
Pertsona bakoitzak behin bakarrik eman dezake izena, hala ere, banaka edo bikoteka izena eman daiteke.
Beste urte batez, Madalen Egunean, uztailaren 22an, Izarora joateko hainbat leku zozkatuko ditu Bermeoko Udalak herritarren artean. Zozketako irabazleek udalbatzagaz batera itsasontzian Izarora teila jaurtitzera joateko eta Madalen Eguneko jaia ospatzeko aukera edukiko dute.
Zozketan parte hartu gura dutenek Berhaz bulegora bertaratu eta datuak eman beharko dituzte; uztailaren 17a [astelehena] izango da izena emateko azken eguna.
Banaka edo bikoteka. Aurrekoetan legez, 18 urtetik gorakoek parte hartu ahalko dute zozketan, eta Bermeon erroldatuta egotea beharrezkoa izango da. Pertsona bakoitzak behin bakarrik eman dezake izena, hala ere, banaka edo bikoteka izena eman daitekeela adierazi dute.
Zozketa uztailaren 19an egingo dute, eta jarraian, Bermeoko Udalaren webgunean emango dituzte ezagutzera irabazleen izen-abizenak.