Egun osoko merkatu txikia hartuko du zapatuan Goiko Plazak
Bigarren eskuko salmahaiez gain, beste postu batzuk ere egongo dira, 09:00etatik 19:00etara.
Bermeoko Udalak eta Haitz Nagusije Alde Zaharreko auzo elkarteak antolatuta, merkatu txikia hartuko du Bermeoko Goiko Plazak, zapatuan. Egun osoko ordutegia izango dute: 09:00etatik 19:00etara.
Bigarren eskuko salmahai eta postuetan erropak, liburuak, koadroak, diskoak, jostailuak eta bestelakoak aldatzeko, trukatzeko, erosteko edota saltzeko aukera egongo da. Bigarren eskuko salmahaiez gain, beste postu batzuk ere egongo direla zehaztu dute antolatzaileek.
Bermeotarrek zein inguruko herrietatik etorritakoek parte hartuko dute; 35 postu inguru egongo dira aukeran.