Sankristobalak, giro herrikoian
San Kristobal eguna ospatu dute gaur Busturian, baina asteburua ekintzaz betetakoa izan da Busturian, Foruan zeināGernikan. Domekan ospatuko dituzte sankristobalak Nabarnizen.
Denborarik galdu barik, sanpedroen lekukoa hartu dute sankristobalek, eta jai giroz betetako asteburuaz zein gaurko San Kristobal egunaz gozatu dute Busturian. Foruan eta Gernika-Lumon ere jai giroa nagusitu da asteburuan. Nabarniztarrek San Kristobal ermitaren inguruan ospatuko dituzte jaiak egun berean.
Busturiko San Kristobal auzoko jai handiak izaten dira gidarien santuaren omenezkoak, eta eskualdeko gazte zein nagusien topagune bihurtzen da herrigunea.āAurten ere, adin guztiei zuzendutako egitaraua prestatu dute, eta egunez zein gauez ondo pasatzeko aukera izan dute herritarrek.
Gaur San Kristobal eguna ospatu dute bertan. Txistulariak aritu dira goiza girotzen, eta meza entzun ostean, Irrintzi Alai Dantza taldearen dantza erakustaldiaz gozatu dute bertaratu zirenek. Gero, ohi legez, horren esperotakoa den kotxe apainduen erakusketak hartu du plaza. Aurten hamar izan dira apaindu dituztenak, eta Talleres Esparrurena izan da auto irabazlea; kamioietan, berriz, Gruas Txikitok irabazi du.
Gaur amaituko dira festak Busturian, baina asteburu osoko egitaraua izan dute. Txupina jaurtita hasi ziren festak barikuan, eta Xsakara eta Kaos Etilikoren kontzertuek girotu zuten gaua.
Zapatuan, harrera egin ziten Alexandro Lotinaren alde egin zuten martxa solidarioko kideei. Egurre Mendi Taldeak antolatuta, 24 ordutan 100 kilometroko martxa egin zuten, eta batutako dirua Zornotzan jipoitu zuten Lotinarentzat izango da.
Ostean, danbor hotsak entzun ziren Busturian, eta Oxabiren, Duplaren eta Oihan Vegak jarritako musikaz dantzatzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek;āplaza bete jende egon zen.
Auzoetan ere, jai
Gernikako Agarren ere esperotako jaiak izaten dira sankristobalak. Apar festagaz jarri zituzten motorrak martxan barikuan, eta txupina jaurtita, Djen musikak bete zuen plaza. Urteroko tortilla eta mus txapelketa lehiatu zituzten zapatu goizean, eta futbito eta saskibaloi partiduen txanda izan zen arratsaldean.
Sukalki Eguna izan zen domekakoa, suaren berotasunean prestatu baitzituzten jatekoak. Zortzi sukalki aurkeztu zituzten lehiaketara, eta Planplin izenekoa izan zen gozoena epaileentzat; 59,5 puntu lortu zituen, bigarrena izan zen Umalae izenekoaren aurretik (57,5 puntu) eta hirugarren gozoena izan zen Txaboloren aurretik (56 puntu).
Elai-Alai dantza taldekoek ere erakustaldia eskaini zuten, hiru tokitan dantzatu baitzituzten euskal dantzak: San Frantzisko elizan, Agarreko plazan eta Zallo Barri Tabernaren aurrean. Jaiak Xaiborregaz agurtu zituzten.
Foruan, San Kristobal ermitaren inguruan batu ziren foruarrak asteburuan. Bigarren Paella Txapelketa egin zuten, eta prestatutakoak jateko herri bazkarian elkartu ziren herritarrak zapatuan. Domekan, berriz,āUrdaibai Dantza Taldearen erakustaldia izan zuten.
Egitaraua
Nabarniz (uztailak 16, domeka)
12:00. Meza, San Kristobal ermitan.
Ondoren. Falda eta urdaiazpikoa, musikariek alaituta.