Txorrokopuntara atera dute liburutegia
Abuztuaren 11 bitartean, mundakarrek liburuak, komikiak, aldizkariak, egunkariak... aurkituko dituzte Txorrokopuntan.
J.M. Etxeita liburutegia kalera atera da abuztuaren 11 bitartean. Hala, herritarrek Txorrokopuntan aurkituko dituzte astelehenetik barikura bitartean, 16:00etatik 19:30era, liburuak, komikiak, aldizkariak, egunkariak…
Gainera, zenbait egunetarako jarduera desberdinak antolatu dituztela azaldu dute. Uztailaren 13an eta abuztuaren 10ean, esaterako, ikuskizunak egongo dira, eta uztailaren 20an eta 27an eskulanak egiteko aukera eskainiko dute.
Jakitera eman dutenez, uztailaren 24an, 25ean eta 31n ez da kale liburutegirik egongo.