Eako zenbait gunetan ibilgailuak aparkatzea mugatuta dago irailaren 10era bitartean
Uda sasoian ibilgailuen joan-etorrirako ohiko murrizketak ezarri ditu Eako Udalak. Uztailaren 1etik irailaren 10era bitartean Kale Nagusia, Aritza, Barria, Belen, Intxuta eta Jesus kaleetan ezin da aparkatu, eta Barria Kalea norabide bakarrekoa izango da.
Era berean, udaletxe atzeko aparkalekuan, Kurtzia kalean eta Altxikar kalean, 1 zenbakidun portaletik 10.era arte, soilik baimenduek aparkatu ahal dute. Baimendua izateko ibilgailuaren jabea Ean erroldatuta eta ibilgailua udalerriko ibilgailuen erroldan alta emanda egotea beharrezkoa da. Gainera, bigarren eskuko ibilgailua erosi, eta urte horretako zerga Ean ordaintzen ez bada ere, titularrak urte bateko antzinatasuna badauka Eako udal erroldan baimenduta daude.
Hornitzaileek zamalanak Aboitiz kalean, Jesus Kaleko 3-5 zenbakietan eta Aritza Kaleko 7-9 zenbakietan egin ditzakete.