Uztailagaz batera Martilloko bainugunea zabalduko dute
Aurreko urteetan modura, Gurutze Gorriko sorosleak egongo dira gunea ikuskatzen, 12:00etan hasi eta 19:00etara arte.
Dena prest dago kaian, bihar, uztailagaz batera Martilloko bainugunea zabaltzeko. Hala, bihartik aurrera, Gurutze Gorriko sorosleak bertan egongo dira, 12:00etatik 19:00etara.
Iazko modura, bertaratzen diren herritarrek dutxa eta komuna erabiltzeko aukera izango dute.
Azken urteetan aisialdirako eremu bihurtu da Martillo kaia uda sasoian, bai bainurako, bai lehorrean eguzkia hartu edo jolasteko. Bainugunea baliza bidez dago markatuta; hala ere, “debekatuta dago moilatik salto egitea edo araututako gunetik kanpo igeri egitea”.