Zeruko Ataria artelanari ekarpen berri bat egin diote
Zeruko ataria artelanean xehetasun berriak sortu dituztela jakinarazi du Morgako Udalak. Hain zuzen ere, irudiaren harrizko perimetroan, “Erdi Aroan San Martin eleizan lan egin zuten zertzelariei omenaldia” egin nahi izan diete.
Le Patafisic Cabinet taldea osatzen duten Rober Garai mundakarrak eta Alberto Palomera bilbotarrak sortu zuten Zeruko Ataria 2019an, Meakaur auzoko Martin Deunaren parrokiaren aurrealdean. Artisten berbetan, “proiektu artistiko hori bigarren zeruagaz lotzeko ate bat irudikatzen duen espazio grafikoa da”.