Ludoteka zarratuta dagoela baliatuta, gune hori atondu dute ikasketa gela modura erabiltzeko. Arratsaldeetan, berriz, errefortzu modura, Gizarte eta Kultura Etxeko 2.1 gela ere zabalduko dutela aipatu dute.
Ikasteko beste gune bat eskatzen zuten herritarren eskaerei erantzuna emanez eta liburutegian eskaintzen den zerbitzua indartu asmoz, Bermeoko Udalak ikasketa gela bat atondu du Gizarte eta Kultura Etxean.
Azaldu dutenez, Ludoketa zarratuta dagoela baliatuta, gune horretan jarri dute ikasketa gela, eta goizez eta arratsaldez zabalik egongo da: 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:15era. Arratsaldeetan, gainera, errefortzu modura, Gizarte eta Kultura Etxeko 2.1 gela ere ikasketa gela modura zabalduko dutela jakitera eman dute, 17:00etatik 21:15era.