Nadia Nemeh Shomaly izango da EH Bilduren alkategaia
Bermeoko EH Bilduko ordezkariek azaldu dutenez, Guzanekin adostutako akordioan zehazten da EH Bilduko hautagaia izatea Bermeoko alkate, eta gogoratu dute EH Bilduren eta Guzanen arteko akordioa Bermeok "behar duen aldaketari aurre egiteko" proiektu bateratuen beharrizanagatik sortu zela, eta udalaren osaketari buruz hitz egiterakoan eta alkatetzaren alderdi ordezkatzailea nor izango den adieraztean, "Guzan herri plataformak baiezkoa eta babes guztia eman ziola EH Bilduri".
Asier Larrauriren dimisioaren ostean, Bermeoko udal gobernuaren lehenengo lan eguna izan zen atzo, eta udalaren funtzionamendurako beharrezko pausuak ematen hasi zirela adierazi dute EH Bilduren ordezkariek. Azaldu dutenez, asanblada bidez, Nadia Nemeh Shomaly, zerrendako bigarrena, alkategai aukeratu dute.
Gogoratu dute EH Bilduren eta Guzanen arteko akordioa Bermeok “behar duen aldaketari aurre egiteko” proiektu bateratuen beharrizanagatik sortu zela, eta udalaren osaketari buruz hitz egiterakoan eta alkatetzaren alderdi ordezkatzailea nor izango den adieraztean, “Guzan herri plataformak baiezkoa eta babes guztia eman ziola EH Bilduri”. Beraz, akordioan jasotakoa defendatzen dutela berretsi dute: “Bermeoko EH Bildutik irmoki adierazi nahi dugu bi alderdiek sinatutako akordioak adierazten duena defendatuko dugula; hau da, EH Bilduko hautagai bat izatea Bermeoko alkatetza izango duena. Azken finean, sinatutako akordioa betetzea delako egoera guzti honen aurrean egin beharrekoa, hasieratik gure konpromiso guztia adierazi izan dugulako gure herriarekiko”.
Halaber, Asier Larrauriri eskerrak eman dizkiete, “urte guzti hauetan Bermeogatik eta ezker subiranistaren alde egindako lanagatik”.